GinTonic Music: Producciones musicales, Management Promozio musicalak

Jabier Muguruza konplizeak

Muguruza anaien zaharena bueltan dugu bi ataletan, alde batetik Konplizeak izenburua duen lan berri batekin disken aktualitatera, bestalde Elkar-era, zigilu honek bere lehenengo hiru bildumak bakarkakoan argitaratu zituen. Boza Barruan-ekin (1994) hasi zen bere ibilbidea eta hau bere bederatzigarren diska ofíziala dugu. Bere garapen ibilbidean laudorio ugari, gero eta goramen sutsuagoak jaso ditu. Jabier Muguruza euskal kantaren lehenengo dibisioaren parte bihurtu zaigu, betiko ukaezinak diren Mikel Laboa, Benito Lertxundi edo Ruper Ordorika-ren pare eta Jackson Browne, Albert Pla, Santiago Auserón edo Kiko Veneno bezalako musikoen errespetua eta mirespena jaso du. Jira ezberdinetan Alemaniatik Brasileraino ibilia bada ere irundar honek bere karrera musikala, literaturarekin, kazetaritzarekin eta antzerki obretarako edota espektakuluetarako musika konposaketarekin batera egin du. Bere bildumak Hain Guapa Zaude Euskerazko diskarik hoberenaren Musika Saria jaso zuen 2002an eta Jabier 2004an elkarlanean aritu zen Liverpool Institute for Performing Arts-ekin (Paul McCartney-k fundatuta) irakasle gisa.

Konplizeak diskan kantautore euskaldunari ezaugarri bihurtu zaizkion hain berezko sentiberatasuna eta dotoretasunarekin topo egiten dugu. Bertako testuetan aspaldiko ezagun batzuren kolaborazioa izan du: Iñaki Irazu, Joseba Sarrionandia, Xabier Lete, Inazio Mújica kasu eta beste batzurena lehenengo aldiz aritzen direnak: Leire Bilbao, Angel Erro edo Covadonga Da Silva bezalakoak. Musika arloan sormenaren mamiak oraindik zera du oinarri: Muguruzaren ahotsa eta akordeoia, Angel Unzuren kitarra eta zuzenketa eta Mireia Otzerinjauregiren koroak, baina oraingoan elkarlanetarako haiekin batera biltzera etorriak dira Martirio eta Duquende ahotsetan eta Gorka Benítez saxo tenorean.

www.jabiermuguruza.net

Noticias de Jabier Muguruza

Próximos conciertos de Jabier Muguruza

Fecha Concierto Info Tickets
2008-10-16 Jabier Muguruza en Sestao
2008-06-21 Jabier Muguruza-teatro Principal de Vitoria-Gasteiz
2008-06-20 Jabier Muguruza en Tolosa
2008-05-24 Jabier Muguruza en Arrasate
2008-05-23 Jabier Muguruza en la Casa de Cultura de Arrigorriaga
2008-05-16 Jabier Muguruza en Villaba
2008-05-03 Jabier Muguruza en El Festival de Muscia al Carrer de Vilaseca

Gintonic Music · Contacto